Macarena Sans Eloko landa eskolan egon da - Macarena Sans Eloko landa eskolan egon da - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/03/17
Otsailaren 17an, Eloko Santa Barbara ikastetxeko eskola-komunitateak, Macarena Sans Espainiako Selekzioaren eskubaloi jokalari profesionalaren bisitaz gozatu zuen.
Macarenak bere esperientzia partekatu zuen: hasieran, aurkezpen bat egin zuen, Argentinan hasi zenetik Atarrabiako Beti Onak taldeak fitxatu zuen arte egindako ibilbidea azaldu zuen. Azpimarratzekoa da Mundialetan (2015, 2017, 2019 eta 2021) eta Rio de Janeiroko Olinpiadetan (2016) parte hartu zuela, baina, berak "gure ametsen alde borrokatzeak eta horiek lortzeko ahaleginak egiteak duen garrantzia" azpimarratu zuen batez ere.
Pazientzia handiz ase zuen neska-mutilen jakinmina beuren galdera pilari erantzunez.
Azalpen interesgarri horren ondoren, patiora jaitsi ziren eskubaloiko entrenamendu bat egitera Macarenarekin.
Arreta berezia jarri zuen neskek zein mutilek berdin joka dezakegula, errespetuz, adiskidetasunez eta jolas garbiaz.
Emanaldiak, tiroak, fintak... Beren trebetasunak azaleratu zituzten eta ez ziren joan Macarenari autografoak sinatzeko eskatu gabe.