Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ipar-martxa bailarako aitatxi-amatxiekin Erronkariko eskolan

2023/06/29

Maiatzaren 9an Eutsi elkarteko zenbait partaide Erronkariko landa eskolara hurbildu ziren ikasle eta irakasleekin batera kirol bat ezagutzera: ipar-martxa.

Eutsi elkartea, Nafarroako Pirinioetako jendartean zahartze aktibo eta osasungarria bultzatzen duen ekimena da.

JArdunaldia hasteko, beren burua aurkeztu zuten partataideek. Izan ere, batzuk bertze zenbaiten aitatxi edo amatxi eta guztiak bailaraa berekoak izan arren, ez zuten guztiek elkar ezagutzen. Oso jarduera polita izan zen.

Ondoren, ekintzaren arduraduna zen Zainek kirol hau eta materialaren inguruko azalpentxo bat eman zuen. Ipar-martxa ez da kirol zaila, baina bai oso teknikoa, bere berezitasun nagusia makilen erabilera delarik.

Hori guztia kontutan hartuta, bikote mistoak sortu zituzten bisitarien eta ikasleen artean eta praktikatzen hasi ziren.

Konturatzerako, hamaiketakoaren ordua heldu zen eta jantokira abiatu ziren guztiak elkarrekin Eutsikoek prestatu eta ekarritako mokaduaz gozatzera.

Indarrak hartutakoan, berriro ere soinketalekura abiatu ziren eta zirkuito batzuk egin zituzten musikaz lagunduta. Giro bikaina sortu zuten eta bilezia polita erakutsi zuten!

Saioa bukatzeko, "Mikado” jolasean aritu ziren bikoteka eta tour bat egin zuten eskolan barna, zentroan egindako berrikuntzak ikusteko. Sorpresa handia hartu zuten zaharrenek, oso aldatua ikusi zutelako ikastetxea haien bertan ikasi zutenetik. Ikaragarri gustatu zitzaien!

 

Bigarren saioa maiatzaren 23an burutu zuten. Eutsiko lagunak hurbildu ziren berriz eskolara, baina oraingoan kanpora joan ziren ipar-martxa praktikatzera.

Berehala jarri ziren martxan, makilak nola erabili ongi ikasia zutelako eta gustora ibili ziren eskola atzeko zelaietan. Gainera, hostoak,, fruituak eta abar bildu zituzten eta erakusteta egin zuten bukaeran. Pila bat zuten bilduta, nabari zen bedatse bete-betean zeudela, bai!

Bero handia egiten zuen eguzkiak jotzen zuelako eta berriz ere Eutsiko partaideek prestaturiko hamaiketakoa jatera sartu ziren. Olioa, tomatea, ogia, fruta...goxo-goxo zegoen guztia!

Ohartu gabe joan zitzaien goiza, gustora! Hurrengo ekintza noiz egiteko irrikan daude orain gazteak eta ez hain gazteak, bizipoza handia ekartzen baitiete honelako ekintzek.