Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Martxoko ekintzen berri eman du Etxalarko Landagain eskolak

2026/04/28

Landagain eskolako hezkuntz komunitateak, martxoa ekintz bereziz betea izan du eta kronika partekatu du:

Hasteko, martxoak 3 asteartean, “Ispiluari begira” haurrentzat eta gurasoentzat hizkuntz ohituren inguruko ordu eta erdiko saioa jaso zuten, UEMAko teknikariaren eskutik.

Bertzetik, martxoak 8 egunarekin lotuta, martxoak 9 arratsaldez Paula Beorlegi judoka eskolan izan genuen, hezkuntza departamentuak burutzen duen " Emakume kirolariak" programari esker. LHko 5.eta 6.mailetako ikasleek berarekin egoteko aukera izan zuten: hasteko saio teorikoa izan zuten eta 2.saioan aretora joan ziren alderdi praktikoa lantzera.

Martxoak 13 ortziralean, Axeri Lepon " Zuhaitzaren eguna " ospatu genuen. Urtero egiten dugun bezala, aurten ere, hezkuntz komunitate osoa pagoak, bertako haritza eta haritz amerikarrak lantzeko aukera izan genuen. Familiek HHko ikasleak kotxez eraman zituzten eta LHko ikasleak oinez joan ziren. Denen artean, ikasle, irakasle eta gurasoei esker 60 bat arbol landatu genituen. Landatu ondoren denak elkarrekin bazkaldu eta jolastu ondoren, 14:00 inguru kontrako bidea egin genuen. Aski egun polita pasa genuen!!

 

Martxoak 24 astearte arratsaldean, " Korrika txikia " burutu genuen. Arratsaldeko 14:45etan eskolako ate nagusian korrika txikiari hasiera eman genion. Herriko
karriketatik lekukoa gelaz gela eta gurasoei pasaz, herriari buelta ederra eman genion. Plazara iristerakoan “ korrilinpiadak “ egin genituen. Ondoren guraso elkarteak prestatutako fruta, yogurra eta uda hartu eta edateko aukera izan genuen. 15:45etan eskolara itzuli ginen eta egunero bezala 16:00etan egunari akauera eman genion.
 

 

Jarraitzeko, martxoak 26ean, Maribek Aiertza Rementeria idazlea eskolan izan genuen, “ Izaroren izarra” liburuaz solasteko eta aurkezteko. Saioa Basajaun- basandereek eta 1.ziklokoek jaso zuten. Aldez aurretik gelan landutako liburuaz gehiago jakiteko aukera izan zuten 5-7 urte bitarteko neska mutilek.