Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left M8-aren inguruko ekitaldi gehiago landa eskoletan

2022/03/21

"Betaurreko moreez" bizitza aztertzeko beste adibideak erakutsi dizkigute Deikaztelu eta Otsagabiako landa eskolek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Amaia Osaba piraguista nafarrararen konpainian ospatu zuen eguna Deikazteluko ikastetxeak. Bere esperientzia eskola komunitatearekin partekatu zuen eztabaida-hausnarketarako gunea zabalduz. "Ez da hain erraza bere mailan arraun egitea, baina ilusioz eta ahaleginez lor daiteke", ondorioztatu zuten.

 

---

 

Bestalde, Otsagabiako eskolak "erabaki guneetan eta botere postuetan emakume eta gizonek ditugun rolak" gaiaren inguruko lan sakona burutu zuen.

Haur Hezkuntzan, emakumeen eta gizonen rolak lan munduan aztertu zituzten “Eta handia naizenean, zer?” ipuinaren kontaketatik abiatuta.

 

Lehen Hezkuntzako 1.-2.mailako taldeak estereotipo, lanpostuen banaketa eta zaintzaz aritu ziren.

 

Hainbat asmatzaile, aintzindari edo zenbait esparrutan mugak hautsi dituzten emakumeen biografiak ikertu zituzten hasteko, gero  estereotipoak eta egoera desorekatuak ikusi eta pankarta bat eginez bukatzeko. 

 

Jenero estereotipoetaz gogoeta egin zuten 5.-6.mailako ikasleek eta diskriminazio egoeren zerrenda osatu zuten, baita saihesteko moduena ere.

 

Ospatu berri den Eurovision jaialdiaren edukiak, hizkera eta trasmititzen dituen baloreak aztertu eta lidergoaren inguruko jarduera bat gauzatu zuten DBHko ikasleek.

--

 

Oibarko haurrek "bizitzazko burbuilak" sortu zituzten ezagutzen dituzten emakumeen motxilak sinbolikoki betetzeko.

 

 

Oso jardunaldi aberatsa eta baliagarria izan zen landa eskola guztietan.