Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Arkitektura-hobekuntzak Nafarroako zenbait landa eskolatan

2024/07/22

Arraiozko ikastetxea handitzeko proiektua

Arraiozko landa eskola handitzeko eta eraberritzeko lanak esleitu ditu Hezkuntza Sailak. Lanek haur hezkuntzako gela bat eta psikomotrizitate gela bat emango diote ikastetxeari.

2024ko iraila baino lehen hasiko dira lanak eta 10 hiolabeteko epean akitu beharko dira.

Albistea hedabideetan

 

Abartzuzako landa eskola handitzeko proiektua

Era berean, Abartzuzako ikastetxea handitzeko proiektua eskeitu du Hezkuntza sailak.

Horietan, espazio erabilgarriaren barne-hedapena egingo da, jangelaren eta erdiko espazioaren zati baten gainean altuera bikoitza gehituz, bi gela berri lortzeko. Eskailera eta igogailu bat ere eraiki beharko dituzte bi solairuak komunikatzeko.

Abartzuzako ikastetxea handitzeko lanak abian dira jada, eta 2024-2025 ikasturtea hasterako amaitzea aurreikusita dago.