Mendialdeko landa eskolak, mende laurdena loturak sendotzen - Mendialdeko landa eskolak, mende laurdena loturak sendotzen - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Mendialdeko eskola-komunitateen topaketa, larunbat honetan Areson
2026/05/27
Leitza, Goizueta, Areso, Arano eta Ezkurrako haur, familia eta irakasleen arteko Topaketek aurten bere ediziorik bereziena ospatuko dute: XXV. urteurrena. Hitzordua maiatzaren 30ean izango da Areson, eta egun osorako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek.
Eguna 11:00etan hasiko da ongietorriarekin, eta jarraian herriko kaleetan zehar jolas eta tailer ezberdinez osatutako txokoak jarriko dira, parte-hartzaile guztiek gozatzeko modukoak. 13:30ean Areso, Goizueta eta Leitzako lehen hezkuntzako ikasleen artean egindako II. Sormen Lehiaketako sariak banatuko dira. Ez da aurten antolatu den lehiaketa bakarra. XXV. edizioari kutsu berezia emateko, familien artean topaketetako logo berria aukeratzeko lehiaketa ere antolatu dute eta egun horretan banatuko dira sariak.
Ondoren herriko plazan elkartuko dira denak bazkaltzeko: paella eta postrea.
Arratsaldean ere ez da ekitaldirik faltako: 16:00etan kalejira egingo da herrian zehar, 17:00etan jolas kooperatiboak izango dira, eta 18:00etan arratsaldekoa eskainiko da, ondoren dantzaldiarekin jarraitzeko.
Egunaren amaieran, lekukoa Goizuetari pasako zaio, hurrengo urteko Topaketen antolatzaile gisa, eta festaren amaiera iragarriko da.
Leitza, Goizueta, Arano eta Ezkurrako familia eta irakasle guztiei, larunbatean Aresora!
🎉🎶🎈🏡👨👩👧👦🎊🌻🌿🎵


🤓📰Albistea irakurri eskualdeko prentsan