Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Miren Narbaiza musikariaren bisita jaso du Otsagabiako landa eskolak

Nafarroako "Musikariak ikastetxeetan" programa, zuzeneko musika ikastetxeetara hurbiltzen duen hezkuntza ekimena 6000 ikasle baino gehiagori musika eta kultura hezkuntza sustatzen duena

2026/01/20

Joan den asteazkenean, urtarrilak 14, Miren Narbaiza musikariak gure eskolan egin zuen bisita. DBHko ikasle guztiekin aritu zen bere bizitza musikalari buruz solasean, abestiak egiteko bere inspirazio eta teknikak azalduz eta hainbat kantu abestuz. Jarduera hau Hezkuntza Departamentuaren "Musikariak Ikastetxeetan" programaren barruan antolatu zen.

 

Gaur egun, MICE da Miren Narbaizaren bakarkako proeiktu musikala. Aurretik, Napoka Iria, Drumkopters edo Perlak izeneko proiektuetan ere parte hartu izan du.