Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Mitoaroa ailegatu da Iturengo landa eskolara

2025/02/21

BErtako inauterien elementuen erakusketa paratu zuten eskolako sarreran

 

Pulunpa eskolan inauteriak ospatu zituzten urtarrilaren 24an. Aukeratutako gaia erabat gure herria eta euskal kultutrarekin lotuta zegoen: euskal mitoak eta Nafarroako inauteriak. 

Gela bakoitzak bere mozorroa aukeratu zuen; batzuk Aralakarko damak, beste batzuek txatxoak, zakuzarrak, sorginak, txatarrak, momotxorroak, mairuak…. Aurten, klaustroan Altsasuko irakasle bat dutela ikusirik, benetazko momotxorroaren jantzia eta mozorroaren prestaketa prozesua ezagutzeko aukera izan zuten, gainera.

Aldi berean, eskolako sarreran bertako inauterien inguruko elementu ezberdinak ikusgai paratu zituzten, hala nola, hiru herrietako ttuntturruak eta painuluak, momotxorroen jantzia, sardea, joareak, larrua, mairuak, sorginen txapela… 

Eguerdiko 12:00etarako eskolako neska-mutiko joaldunak prest zeuden ekitaldiari hasiera emateko eta, trafikoa antolatzeko Foruzaingoaren laguntzarekin, inongo arriskurik gabe herrian barrena ibiltzeko aukera izan zuten. 

Plazan, Zetak taldearen ”Aralarko dama” abestiaren koreografia dantzatu eta herriko beste txoko batzuetan herriko trikitilarien laguntzarekin bertako zortzikoa ere dantzatu zuten. 

Eguerdian, eskolako ikasle guztiak bertako jantokian elkartu eta bazkaldu zuten eta 15:30ak arte Guraso Elkarteak antolatutako hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan zuten. 

Eguraldiak lagunduta, Pulunpa eskolako ikasle, irakasle eta familiek goiz ederra pasatzeko aukera paregabea izan  zuten, herriko inauteriei hasiera emanez.