Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Motxila ibiltariak irakurketa bultzatzeko Etxalarko herri eskolan

2022/05/02

3.HHko ikasle bat bere taldeko motxila etxera eramaten. Aurten bi aldiz pasatuko da etxetik, 5 ikasle besterik ez baitira taldean.

 

Ikasleak irakurtzera animatzeko ekimena jarri du martxan Etxalarko Landagain eskolako irakas-taldeak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako maila bakoitzari egokitzen zaizkion liburu, aldizkari, komikiak aukeratu eta motxila bat hornitzen du irakasle bakoitzak, asteko egun bakoitzerako bat irakurtzeko adina ale izanen sartuko dituelarik. Horrez gain, gehien edota gutxien gustatu zaien liburuen inguruan zerbait idazteko edo marrazteko, ekarpenen liburuxka ere sartzen du.

Hurrengo urratsa asteko txandak antolatzea eta materiala behar bezala erabiltzeko arauak azaltzea da. Eta hasiko da bidaia!

Ekimena arrakasta handia izaten ari dela esan dute irakasleek, eta irakurketa errutina dibertigarri bihurtzen ari dela herri honetako etxeetan.