Mugimendua eta osasuna ardatz, irristaketa Erronkariko landa eskolan - Mugimendua eta osasuna ardatz, irristaketa Erronkariko landa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/01/08
Erronkariko Julian Gayarre ikastetxea Eskola-adineko Kirola izeneko programan parte hartzen hasi da. Honen bidez, gure ikasleek irristaketa saioak egingo dituzte abenduaren 4tik aitzin, ikasturte osoan zeharasteartetan.
Ekimen honek landa eskolaren balioekin bat egiten du, ingurunea modu aktibo eta arduratsuan bizitzeko, ikasleen ongizatea zaintzeko eta ikas-esperientzia esanguratsuak eskaintzeko aukera ematen duelako.
Jarduera honen bidez, gure ikasleriarengan honako alderdi hauek sustatu nahi ditugu:
-
Ohitura osasuntsuak garatzea, ariketa fisikoa eginez eta mugimendua egunerokoan txertatuz
-
Irristaketaren bidezko mugimendua lantzea eta gure inguruan errotuta dagoen eski jarduerarekin loturak sortzea
-
Gorputzaren osasuna zaintzea
-
Batzuentzat berria den kirol bat ezagutzea, esperimentazioaren bidez ikasiz
-
Motrizitate orokorra lantzea eta oreka garatzea
-
Motrizitate fina ere lantzea, irristagailuak eta babesgarriak jartzen eta kentzen ikasiz
-
Gure inguruko espazioak beste modu batez erabiltzea eta baloratzea
-
Autonomia eta mugikortasuna lantzea, irristagailuekin alde batetik bestera mugituz
