Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bultzada handia Kikilisalda proiektuari azken lan-saioan

2024/02/16

Urtarrilaren 23an, Plazaola Partzuergo Turistikoaren bulegoan bildu ziren Mendialdea inguruko belaunaldi berrien osasuna hobetzea helburu duen proiektu honetako parte-hartzaile guztiak, haurren obesitate-tasak murriztu naturan kirola eta elikadura osasungarria sustatzearen bidez.

Azken saio horretan, gainera, lankide barria izanen duten Beteluko landa-eskolari ongietorria egin zioten Aresoko, Goizuetako eta Leitzako eskola eta institutuek eta eskualdeko beste eragileek (ekoizleak, elkarteak, mankomunitatea eta partzuergo turistikoa).

Bileran erabaki zen ikastetxe bakoitzak gutxienez bisita bat egingo duela ikasturte bakoitzean eskualdeko elikagai-ekoizpenen bat ezagutzeko. Halaber, bisiten xehetasunak zehaztu ziren, eta baloraziorako galdera-sortak diseinatu ziren, parte-hartzaileen iritzia jasotzeko eta, ondoren, horiek egokitu eta hobetzeko.

Lan-saio oso emankorra izan zen, beraz.

Mendialdeko BISITA-PROGRAMA ZONALDEKO ESKOLEKIN

LURRETIK IKASIZ_bisiten katalogoa.pdf