Nafarroako Pirinioko Eskolen II. Topaketa - Nafarroako Pirinioko Eskolen II. Topaketa - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/26
Maiatzaren 30ean, Abaurregainan, Pirinioko eskolen 2. topaketa ospatu zuten Erronkari, Otsagi, Luzaide-Arnegi, Auritz, Auzperri, Garralda eta Erroko landa eskoletako ikasle eta irakasleek.
Harremanak sustatzeko jolas batzuen ondoren, hamaiketakoa hartu eta batzuk, zaharrenak, herri kiroletan aritu ziren: sokatira, lokotx bilketa, zaku lasterketa, baloi erraldoia... Gazteenak, berriz, mozorrotu, aurpegiak margotu eta paraxutarekin jolasean aritu ziren.
Bukatzeko, PIRINIOAN DARDARA abestia kantatu eta dantzatu zuten. Entsaio askoren ondoren, elkarrekin egiten zuten lehen aldia zen, baina primeran atera zen!
Lagun zahar eta berriak topatzea beti da atsegina, beraz... beste bat arte, Pirinioko lagunak!