Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Mendebaldeko Sahararen inguruko jardunaldia ospatu du Etxalarko landa eskolak

Maiatzaren 10ean izan zen eta Saharaztan taldearen ordezkari baten laguntzarekin kontatu zuten

2025/06/18

 

Mikel Gereka, Saharaztan Elkarteko kidea eta ANASek antolatutako "Oporrak bakean" urteroko programan parte hartu zuena, zentroa bisitatu zuen saharar errefuxiatuen kanpamenduen benetako egoera eta programa ezagutzera emateko.

Helburu nagusia izan zen ikasleei jakinaraztea zer gertatzen ari den han, Mendebaldeko Saharan, kontzientziazio- eta enpatia-lana eginez biztanleekiko.

Horretarako, ikasgelaz gela, gaia aurkeztu eta oinarrizko ezagutzak eman ziren, eta ikasleek galdera sorta bat prestatu zuten Mikeli narrazioaren ondoren formulatzeko. Bere bizipenak eta esperientziak ere partekatu zituen, izan ere, urteetan zehar "Oporrak bakean" programaren parte aktiboa izan da, gure bailaretako familiek udan Saharako haurrei egiten dieten harrera antolatuz. Errefuxiatuen kanpalekuetara egindako azken bidaiaren bideoak ere jarri zituen.

Mikelek, azkenean, eskola-komunitate osoa gonbidatu zuen programan parte hartzera.
Proiektua oso aberasgarria izan zen ikasleentzat zein irakasleentzat.

ESKERRIK ASKO, MIXEL!