Ni+Zu:GU. Haur, guraso eta eskolen arteko XXII.Topaketak Areson - Ni+Zu:GU. Haur, guraso eta eskolen arteko XXII.Topaketak Areson - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/09/26
Datorren larunbatean, irailak 30, ospatuko dute Areson Leitzaldeako landa eskolek pesta.
Jarduera honen jatorrizko helburua Goizueta, Leitza eta Aresoko eskoletan ikasten duten haurrek elkar ezagutzea da, izan ere, Leitzako ikastetxera joaten dira Derrigorrezko Bigarren Heskuntza (DBH) egitera eta gogor samarra egiten zaie aldaketa.
Horregatik, aldez aurretik elkar ezagutzeko ekimenak antolatzeari ekin zioten zonaldeko eskolek duela zenbait urte, ekintza nagusia topaketa hau delarik. Mendialdeko Gizarte Zerbitzueetako Prebentzio Teknikariak ere hartzen du parte antolakuntzan.
Hamabigarren edizio honetan, Areso izanen da anfitrioia, bertan jokoak, musika, bazkaria eta abar izanen direlarik hiru herrietako ikasle, irakasle eta familiek eguna ederki elkarrekin pasa dezaten.
Autobusak antolatu dituzte bertaratzeko eta gonbidapen-bideo bat ere egin dute: BIDEOA_Leitzaldeako eskolen XXII. Topaketa
Goizuetako eskolari emanen dio lekukoa hurrengo ikasturteko festa antolatzeko.