Olazti eta Uharte Arakilgo ikasleak Sakanako Lanbide Heziketako institutuan bisitan izan dira - Olazti eta Uharte Arakilgo ikasleak Sakanako Lanbide Heziketako institutuan bisitan izan dira - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/12/23
Olazti eta Uharte Arakilgo herri eskoletako LH3 eta LH4.mailako ikasleek Altsasuko Sakana Lanbide Heziketako institutuan eskaintzen diren ziklo ezberdinak gertutik ezagutu dituzte.
Horretarako, ikasgela nahiz tailer ezberdinetan sartu eta bertan irakasle zein ikasleek emandako azalpenei esker gauza berri eta ezberdin asko ikasteko aukera paregabea izan dute gure gaztetxoek: menpekotasuna duten pertsonak ohetik nola altxatu, haur txikiak besoetan nola hartu, robotak programatu edota simulatzaileen bidez soldatzen ikasi, besteak beste.
Sakanako Garapen Agentziak, bailararen garapen sozioekonomikoa ardatz nagusi duen "Sakanan Bizi eta lan egin" planaren barruan sustatu eta finantzatutako jarduera izan da hauxe. Institutura egindako bisitaz gain, eskola bakoitzak euren herriko enpresa batera eginen duen bisitarekin osatuko da egitasmoa.
Gure bailararen garapena sustatzeko eragile ezberdinen arteko lankidetzaren adibide polita, benetan.