Olaztiko eskolako gautxoriak: elkarbizitzako gau magikoa eskolan - Olaztiko eskolako gautxoriak: elkarbizitzako gau magikoa eskolan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/11/03
Olaztiko landa-eskolako ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan dute "Eskolako gautxoriak" jarduerarekin, talde-kohesioa sustatzeko eta ikaskideen arteko loturak sendotzeko pentsatutako ekimena.
Jardunaldia arratsaldeko 19:00etan hasi zen, ikasle guztiak motxilekin eta lo-zakuekin ikastetxera iritsi zirenean. Talde bakoitza bere gela prestatzeaz arduratu zen, gaua pasatzeko bat-bateko logela bihurtuz.
Logelak prestatu ondoren, haurrak talde-jokoetan parte hartzeko bildu ziren. Ondoren, afaltzeko ordua iritsi zen: etxetik ekarritako ogitartekoak, giro lasai eta goxoan partekatuak.
21:30ean, eskola dantzaleku inprobisatu bihurtu zen, non musika eta dantza izan ziren protagonista. Geroago, 22:00etan, talde bakoitza bere gelara itzuli zen lo egin aurretik film batez gozatzeko. Gaua emozioen eta konfidentzien artean igaro zen, esperientzia hau guztiontzat paregabea bihurtuz.
Goizean, elkarrekin gosaldu ondoren, jarduerekin jarraitu zuten. 6. mailako ikasleek Arimen gauaren inguruan sortutako ipuinak irakurri zizkieten gainerako ikasleei, eguna irudimenez eta misterioz betez. Ondoren, hainbat tailer antolatu ziren eta, ibilaldi kolektibo bat jarduera ixteko. Azkenik, 14:00etan, parte hartzaile bakoitza irribarre batekin eta gogoratu beharreko pasadizo askorekin itzuli zen etxera.
"Olaztiko gautxoriak" eskola-egutegiko hitzordu berezi gisa finkatzen da, bizikidetza, autonomia eta hezkuntza-komunitateko kide izatearen sentimendua indartzen dituena.





