Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Olentzero etorri da Eloko landa eskolara

2022/12/22

Gaur goizean, Eloko Santa Barbara landa-eskolako hezkuntza-komunitateak Olentzeroren bisita jaso du. Zaku bete opari eta haurrekin egoteko gogoa ekarri du txikienen gozamenerako.
 

Jai giroan joan da goiza eskolan. Hasteko, etxeak apaintzeko apaingarrien tailerrean hartu dute parte ikasle, irakasle eta gurasoek.

Ondoren, plazara jeitsi dira Olentzerori ongi-etorria emateko eta txokolate beroa hartu dute bera ailegatu bitartean. 

Eta une majikoa heldu da! Olentzero etorri da, eskolarako jokoak ekarri ditu opari eta Haur Hezkuntzako gelara joan da txikienekin egotera eta beren eskutitzak biltzera. Ederkiastindu dute mingaina hauek aldez aurretik ikasitako hitzekin praktikatuz. Zirragarria izan da!