Onddo eta xixak biltzera joateko elkartu dira Auritz eta Auzperriko eskolak - Onddo eta xixak biltzera joateko elkartu dira Auritz eta Auzperriko eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/12/16
Urriaren 23an Auritz eta Auzperriko eskoletak 15 ikasleak onddo eta xixak biltzeko ateraldia egin zuten. Bi eskoletako ikasleak askotan biltzen dira tailer edo jarduera bereziak egiteko, eta oraingoan udazkenaz gozatzeko aukera probestu zuten.
Ornitolan elkarteko Gabi Berastegik lagunduta, Auzperriko Indramundu ingurura hurbildu ziren goizeko 10ak aldera.
Berehala hasi ziren xixa mordoa aurkitzen, saskiak betetzeraino! Saltsaperretxiko beltzak eta Zizahoriak bildu zituzten. Horretaz gain, gure basoa hobe ezagutzeko aukera izan zuten ere: zuhaitzak identifikatu, bideak bilatu…
Eskola naturan bertan egotearen abantailak beste behin probestuta, goiz ederra pasa zuten ikasleek. Baita etxean afari goxoa prestatzeko xixa bete saski eraman ere!