angle-left Osasun, ingurumen eta elkartasun sareetan ari diren ikastetxeek jaso dute diploma ikasturte amaieran

Hezkuntza zuzendari orokorrak banatu ditu 18 diplomak

2018/06/25

Elkartasuna sustatzen duten ikastetxeak jasotako diplomarekin

Hiru ikasturtetan zehar aritu dira Nafarroako hainbat ikastetxe sarean lanean hainbat gairen inguruan. Ingurumena, osasuna eta Elkartasuna izan dituzte hizpide, horietako bakoitzean. Izan ere, Nafarroako hainbat ikastetxe dabiltza Europako Osasunerako Ikastetxeen sarean ari direnak, Nafarroako ikastetxe jasangarrien sarean eta Elkartasun eskolen sarean.

Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezi egokitu zaio ikasturte amaieran aurreko hiru ikasturteetan ikastetxe hauek egin duten lana saritzea.

Osasuna sustatzen duten eskolen Europako sarean 49 ikastetxe ari dira gaur egun eta 28 dira Iraunkortasuna lantzen duten Nafarroako sarean ari diren ikastetxeak. Elkartasuna sustatzen duten ikastetxeak, berriz, 16 dira.

Baina, hiru hauez gainera, Eskola Seguruen sarea ere badago, 17 ikastetxerekin, eta baita Eskola Sozio-emozionalen sarea ere, beste 19 ikastetxerekin. Bi sare hauek, orain dela bi urte, Osasun Sarean sartu ziren.

Hiru ardatz

Eskola hauek osatzen dituzten sareek hiru oinarri dituzte ardatz. Batetik, ardatz ekonomikoa. Azken bi urte hauetan hiru sare nagusietako ikastetxeek 500na euro jaso ditu. Trebakuntza ardatza litzateke bigarrena. Ikastetxeetako edo banakako prestakuntza eskaintzen da. Hirugarrenik, ardatz teknikoa legoke. Elkartasun eskolek GKEen laguntza jasotzen dute. Eta, jasangarritasuna lantzen duten ikastetxeen kasuan, datorren ikasturtetik aurrera ingurumen enpresa baten laguntza izanen dute; Osasun Sarekoek, aldiz, Osasun departamentutik eta Barne Departamentutik jasotzen dute aholkularitza.

Diplomatutako eskolak

Osasuna sustatzen duten eskolen sarea:

  • Ermitaberri, Burlata
  • Marqués de la Real Defensa, Tafalla
  • La Compasión-Escolapios, Iruñea
  • Torre Monreal, Tutera
  • Sierra Leyre, Zangoza

Iraunkortasuna sustatzen duten eskolen sarea:

  • Zangozako Ikastola, Zangoza
  • Julián Gayarre-Errokari DHBI, Erronkari
  • Marqués de Villena, Marcilla
  • San Miguel de Aralar(I), Altsasu

Elkartasuna sustatzen duten eskolen sarea:

  • San Ignacio-Jesuitas, Iruñea
  • Santa María la Real- Maristak, Iruñea
  • Santa Catalina Labouré, Iruñea
  • Buztintxuri, Iruñea
  • Marqués de la Real Defensa, Tafalla
  • Iturrama BHI, Iruñea
  • Navarro Villoslada, Iruñea
  • Cuatro Vientos, Iruñea
  • El Molino, Iruñea