Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ibilaldi sentsorialak burutu ditu Miranda Argako ikastetxeak ibaiaz ikasteko

2022/11/08

Miranda Argako San Benito landa-eskolako ikasle eta irakasleak parte hartu zuten bi egunez, NILSA elkarteak Arga ibaiaren ingurune naturalean eskaintzen dituen tailerretan, ingurune natural eta soziala ezagutzeko berariazko gaitasunak garatzeko ikaskuntza-egoeren barruan.

 

Lehenengo eguneko tailerrean, ibaiaren ingurunea zentzumenen bidez ezagutzeko "ibilaldi sentsoriala" burutu zuten Haur Hezkuntzako 1.mailatik Lehen Hezkuntzako 6.mailara bitarteko taldeek NILSAko monitoreen gidaritzapean. Arreta usainetan, soinuetan izaki bizidunen irudietan jarri zuten jardueran.

Bigarrenean, berriz, ibai-ertzaren ekosistema ezeagutu eta uraren kalitatea aztertu zuten.

 

NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales S.A.) 1989an sortu zen Nafarroako Ibaien Saneamendurako Plan Zuzentzailearen tresna gisa, eta ura arazteko, instalazioak jartzeko eta mantentze-lanak egiteko proiektuak idazteaz gain, doako hezkuntza-programa zabala eskaintzen du, herritarrei uraren erabilera egokiaz erakusteko eta kontzientziatzeko helburuz..

 

 

Esperientzia interesgarria eta aberasgarria suertatu zen, haurrak, hain ezaguna ez duten beren herriko ingurunearekin lotzea lortu zuelarik.