Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Peio Oria meteorologoaren bisita jaso zuen Etxalarko landa eskolak

Eguraldiaren zientziara hurbiltzeko aukera

2026/07/16

Maiatzaren 28 ortzegunean, Peio Oria meteorologoa Landagain eskolako 3.zikloko ikasleengana bisita egin zuen.
3.zikloko ikasleak meteorologia gaia lantzen aritu direnez maiatzan zehar, gaia borobiltzeko Peioren bisita izan zuten. Gelako ikasle baten osaba denez, bere kontaktua lortu zuten.

Goizeko bederatzietan ikasleak gelara sartu zirenean, Peio aurkezpenarekin esperoan zegoen. Prest zuen aurkezpenarekin hasi aurretik, bere burua aurkeztu zuen: nor zen, nongoa zen, zertan egiten zuen lan…

Lehenengo diapositiban, meteorologia zer den definitu zuen. Hau da, meteorologia meteoroak azaltzen dituen zientzia da. Ondorengo diapositibetan, klima motak azaldu zituen, zein hodei mota dauden, baita eguraldia zein tresnekin neurtzen den aurkeztu ere.

Aurkeztu zituen tresnak hauek izan ziren:
- Anemometroa: haizearen noranzkoa eta abiadura Km/h-tan neurtzen du.
- Plubiometroa: metro karratuko euri kantitatea m2 neurtzen du.
- Termometroa: tenperatura gradotan neurtzen du.

Aipatutako hiru tresnak, probatzen utzi zizkien.

Bukatzeko, Peiorekin argazkia atera eta agurtu zuten. Esperientzia aberatsa eta interesgarria izan zen. Gaia landua zutelako eta erabili zuen hiztegia ezaguna zutelako. Peiok ikasleei klima eta eguraldiaren inguru uste zuena baina jakintza handiago zutela erran zien.