Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Deikazteluko txikiak, sukaldari

2021/11/15

Sukalde-tailer bat izaten dute Deikazteluko landa eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek asteazkenero, Marian tutoreak antolatuta.

Zaporeekin, koloreekin eta ehundurekin jolasten dira, eta lehen mailako sukaldari bihurtuz astero-astero.

Txokolatearekin, frutekin, bizkotxoarekin eta pizzarekin ausartu dira orain arte. Mmmm, bai goxoa, euren lana!