Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left PILPILKA: Erronkariko bailarako eskolak elurretan ikasten du

2022/04/01

Pilpilka elurra, eskia eta prestakuntza akademikoa uztartzen dituen esperientziaren izena da, eta duela bi urtetik hona elkarrekin egiten da Julian Gayarre eskolan eta Erronkariko Ainariak institutuan.

Aste zuriaren formatuarekin joan beharrean, Erronkarin elurraren hurbiltasuna aprobetxatzen da astean egun batez bost astez jarraian joateko.

Eskia eta askoz gehiago

Erronkariko bailarako ikasle guztiek eskiatzeko gutxieneko ezagutzak izatea ahalbidetzen duten eski-ikastaroez gain, goi-mailako ikasleak ikastetxeko irakasle esperientziarik gabekoen eta ikasle gazteenen monitore ere bihurtzen dira, eta, horrela, aurrerago profesionalki egin lezaketen alderdi bat deskubritzen dute.

Elurra ezinbesteko baliabidea da ibarrarentzat, eta Pilpilka proiektuarekin ikasle guztiek horretaz baliatzeko aukera izatea lortzen da, aisialdirako modu gisa edo etorkizuneko lan-harreman gisa.

Horrez gain, mendiko segurtasunari eta alpinismoari buruzko tailerrak egin dira, estazio meteorologikoaren funtzionamenduari buruzko informazioa eman da, baita klimaren ezagutzari eta aldaketari egindako ekarpenei buruzkoa ere, eta neguko gela handi horretara egokitutako beste jarduera artistiko eta akademiko batzuk ere garatu dira.

Egun berezia

Beti nabarmendu behar da jardueraren azken eguna, 3 eta 16 urte bitarteko ikasle guztiek parte hartzen baitute. Txikienak lerekin eta elurretan jolasten, eta nagusiak eski-monitore lanetan.

Egun horretan, adin, eredu eta etapa desberdinetako irakasleen eta ikasleen arteko bizikidetza da onena eta garrantzitsuena.