Podcast berria sortu dute Igantziko eskolako ikasleek - Podcast berria sortu dute Igantziko eskolako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/06/16
Eskolako "koxkorrek", Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, eskolak aurten estreinatu duen espazio eder honetaz gozatzeko aukera izan dute.
Udalak eta Hezkuntza Sailak hartzen dute honelako gelak sortu eta hornitzeko ardura eta arrakasta handiak biltzen ari da ekimenarekin.
Egitasmoari hasiera emateko, taldea Lesakako Xorroxin Irratiaren egoitza ezagutzera joan zen. Eskualdeko irrati honek Baztan, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdi eremuak hartzen ditu, eta euskara hutsean ematen ditu interes orokorreko informazioa, tokiko albisteak, kirolak eta entretenimenduzko espazioak. Han egin zituzten lehen urratsak Igantziko gaztetxoek, oinarrizko tresna batzuk ezagutu zituztelarik.
Ondotik, irratian ikasitakoa eskolan jarriko zuten martxan eta lortutako emaitzak ekainaren 2an eman ziren argitara, Igantziko bizilagunek podcast gunea entzuteko aukera izan zutelarik.
Hagitz motibagarria eta hezigarria suertatu da proiektua!



Igantziko eskola
