Eguberri postalak bakardadearen aurka - Eguberri postalak bakardadearen aurka - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/12/22
Aiton-amonen bakardadea hainbat faktorek eragin dezakete. Batzuk maite dituztenengandik urrun bizi daitezke eta bestetan haiekin egoteko aukerarik ez dute izan. Beste batzuek hurbileko bikotekideak edo lagunak galdu dituzte, eta, ondorioz, Gabonak oroitzapen mingarriak dira. Gainera, muga fisikoek edo mugikortasunekoek gizarte-jardueretan parte hartzea zaildu dezakete, eta horrek isolamendu-sentsazioa areagotzen du.
Eloko Santa Barbara ikastetxetik irribarre bat atera nahi diete herriko adineko guztiei. Hortaz, 70 urtetik gorako herritar bakoitzak postal pertsonalizatua jasoko du bere buzoian eskolako ikasle baten partez.
Posta elektronikoa oso azkarra eta eraginkorra bada ere, paperean eskuz eginiko postalen sarma falta zaie. Zirragagarria eta pozgarria da buzoia ireki eta honelako oparitxoa topatzea, beste pertsonen hurbiltasun maitakorra sentiarazten baitigu.
Gainera, etxea apaintzeko ere erabil daitezke postalak, giroa goxatuz.
Bestalde, postala bidaltzen duen haurra, jasoko duen pertsonaz oroitzeko une bat hartu du, gustatuko zaion mezu bat idazten duen bitartean.
Postala apainduen duen irudia aukeratzeko, lehiaketa antolatzea ere erabaki dute. 4. mailatik 6.mailara bitarteko neska-mutilek hartu dute parte.
Bai opari ederra, haurren maitasuna sentitzea!