Esgrimako topaketa Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa eskoletako ikasleentzat - Esgrimako topaketa Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa eskoletako ikasleentzat - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/02/11
Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa-eskoletako ikasleek Esgrimaren topaketa bat izan zuten otsailaren 3an, Gorputz Hezkuntzaren arloan kirol horri buruzko unitate didaktikoan egindako lanaren amaiera gisa.
Irunberriko San Juan ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrak Oibarrera hurbildu eta Valentín Casamayor ikastetxeko 4. eta 5. mailako paraleloekin elkartu ziren herriko auditorioan, Esgrimaren inguruko eskola magistral bat hartzeko. John Duquek, Nafarroako Esgrima Federazioko entrenatzaileak, gidatu zuen saioa eta ikasitakoa praktikatzen gozatu zuten ikasleek.
Ondoren, eta egoera pandemikoaren ondoriozko mugei erantzunez, Kasedako frontoira joan zen "topaketa esgrimista", herriko F.J.Sáenz de Oiza ikastetxeko 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin saioa errepikatzeko.
Landa-eremuko hiru ikastetxeetako irakasle espezialistek batera diseinatu eta garatzen dute irakasgaiaren urteko programazioa, ikasketak gizarte-testuinguruan txertatzeko eta inguruko herrietako ikasleen sozializazioa sustatzeko.