angle-left "Mintza Jolasak" programa

A eredurako "Mintza Jolasak" programaren behin betiko esleipena argitaratu da.

2023/12/27

A eredurako "Mintza Jolasak" programaren behin betiko esleipena argitaratu da. Informazio gehiago hemen.

“Mintza Jolasak" programa berriaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.
 

2023-2024 ikasturtean Nafarroa osoko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako A ereduko ikasleek parte hartuko dute. Osotara, 102 ikastetxetako 127 taldetako 1.800 ikaslek parte hartuko dute.

Tailerrak eskaera egin duten ikastetxeetan urtarrila-maiatza bitartean burutuko dira.

Jarduera Dindaia Fundazioaren esku geratu da.