Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Pirinioetako hegaztien inguruko proiektua Auzperriko landa eskolan

2022/04/06

Auzperriko eskolako ikasleek inguruko hegaztien inguruko proiektu bat egin dute.

Inguruetan bizi direnak aztertu eta ikasi dituzte: hontza, txantxangorria, zozoa, belea, txolarrea, mirua, arranoa, mika, saia, enara, okila eta urubiari buruzko informazioa bildu eta liburuxka bat osatu dute.

Proiektuak eguneroko lana aberasteko aukera anitzak eskaini dizkie. Besteak beste, urubia ikusi eta entzutera irten ziren gauez, Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroko gida baten laguntzaz baliatuz, eta bere lagun egin ziren haurrak, noski.