Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Logotipoa estreinatu du Igantziko eskolako komunitateak

2021/05/19

Eskolako izenaren ondoan ikus daiteke Nafarroako Landa Eskolen logotipoa orain

 

 

 

 

Gogotsu aritu ziren irakasleak sinboloa margotzen, eskola txikien ezaugarriak eta balioa harrotasunez aldarrikatzen baititu.

Landa eskola herrietako haurrak eskolatzeko atea da, eta funtsezkoa da lurralde horiek bizirik irauteko.