Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Malerrekako Joko Topaketa ospatu dute eskualdeko eskolek

2023/05/03

Apirilaren 4an, aspaldiko partez, Malerrekako eskola ttikien arteko joko topaketa egin zen Sunbillan. Bertan Sunbilla, Saldias, Ituren, Narbarte eta Legasako ikasle eta irakasleak bildu ziren.

Harrera egin ondoren, plazan eta frontoian hainbat jolasetan eta kiroletan aritzeko, eskolek antolatutako jolsekin zein Kulki aisialde taldeak ekarritakoekin.

Ondotik, denek elkarrekin dantzatu eta bertso politak abestu zituzten. Gogotsu zeuden ikasle eta irakasleak, nola ez, 2019tik ezin izan baitzuten ospakizun hau egin, pandemiaren ondorioz. Beraz, lau urtez esperoan egon ondotik, normaltasunera bueltatu eta elkar ezagutzeko egun ederra izan zuten.

Gainera, ikasle aunitzentzat ospakizun berria izan zen eta eskoletako “zaharrenentzat” urteotan nola aldatu diren ikusteko eguna, eta eguraldiak ere lagundu zuen goiz polita izaten.