Sagardoaren prozesua jorratu du Goizuetako landa eskolak - Sagardoaren prozesua jorratu du Goizuetako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Goizuetako Andres Narbarte “Xalto” eskolakoak sagardoaren prozesuan murgildu ziren lehenengo hiruhilabetean. Urriaren 24an Astigarragako Sagardoaren Etxera egindako bisita aitzakia hartuta, sagardoaren inguruko ikas-egoeran murgildu zen eskola guztia
2025/02/03
“Gai izango ote gara gure etxekoei eta herritarrei sagardoaren prozesua nolakoa den azaltzeko?”. Galdera honek eman zion proiektuari hasiera. Izan ere, buru-belarri murgildu ziren irakasle eta ikasleak lanean, eta herritarrek egindako ekarpenei esker forma eman zioten azaroaren 29an herri guztiari eskainiko zioten aurkezpenari.
Urtero ospatzen duten Xalto ikastetxearen eguna aprobetxatu zuten aurkezpen hori egiteko. Herritarreri eskolara joateko gonbidapena luzatu zieten eta arrakasta handia izan zuen.
Haur hezkuntzako neska-mutikoek sagarraren hazkuntzaren prozesua azaldu zute; LH 1-2koek, berriz, sagar moten sailkapena egin zuten; LH3koek prozesuan zehar beharrezkoak diren tresnak erakutsi zituzten; LH4koek tolaretik kupelerako prozesua azaldu zuten eta LH5 eta 6koek sagardotegien historia kontatu zuten. DBHko ikasleek, beren aldetik, aurkezle eta koplari lanak egin zituzten aurkezpen osoan zehar. Bukatzeko, Kalakan taldearen “Sagarra jo” koreaografia dantzatu zuten denek elkarrekin eguna borobilduz.
Txundituta gelditu ziren herritarrak, eskolak egindako lanarekin eta ikasle eta irakasleak, ederki poztu ziren izandako arrakastarekin!