Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Las escuelas rurales de Sakana, codo con codo a favor del euskera en la Korrika

2026/03/26

 

Sakanako eskolek euskararekiko konpromisoa erakutsi dute berriro ere Korrikan, AEK-k antolatutako euskararen aldeko ekitaldian. Ikastetxe bakoitzak bere kilometroa erosi du, kasu askotan guraso elkarteekin elkarlanean eta, beste batzuetan, toki entitateekin batera.

Ahalegin bateratu honi esker, lekukoa Sakanako bailara osoan zehar ibili da ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateen artean eskuz esku, ospakizun eta aldarrikapen giroan. Parte-hartzea zabala eta askotarikoa izan da, eta bailarako eskola publikoaren komunitateak euskararen sustapenean duen inplikazioa islatzen du.

Horrela, Sakanako eskolek berriro ere indarrak batu dituzte euskararen alde bailara zeharkatzeko, hizkuntza bat bizirik mantentzeko komunitatean egindako lana giltzarria dela erakutsiz.

 

SAKANAKO HERRI ESKOLAK EUSKARA GARELAKO!!