Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Saldiasko eskolaren berritze handia: instalazio berriak azken urteotan goraka doan ikasle kopuruarendako

2025/09/25

Irailaren 5ean, Saldiasko eskolako ikasleek, Nafarroako beste ikasle askok bezala, ikasturte berriari hasiera eman diote, baina berrikuntza ikaragarri batekin! Saldiasko eskolako ikasle kopuruaren bilakaera ikaragarria izan da 123 biztanle dituen herri batentzat, izan ere, 2008-2009 ikasturtean bost ikasle izatetik, 2025-2026 ikasturtean 17 izatera pasatu bait dira. 

Horren ondorioz, eskola txiki gelditzen ari zen eta horregatik, luzapen bat egin dio eskolari udan Saldiasko Udalak. Izan ere, bi gela berri sortu ditu: psikomotrizitate eta jarduera anitzeko gela, alde batetik, eta irakasleentzako gela bat, beste batetik. 

Kanpoko itxura ere eguneratu diote, izan ere, teilez osatutako teilatu berria dauka oraingo eskolak, eta xuriz margoturik dago. Eta eraikinaren horniduran ere lan egin behar izan dute, biltegi gisa erabiltzeko gelatxo bat ere eraiki behar izan dutelako kanpoko aldean, berogailurako.

Otsonta eskolako komunitate eta herri osoarendako mugarri garrantzitsua izan da ikasturte hasiera hau eta memoria kolektiboan gorde nahian, argazki polit hau atera dute.

Ahalegin ekonomiko handia egin behar izan du Udalak zaharberritze lan hauek aitzinera eramateko, baina merezi izan duelakoan daude. 

 

Irakasle, ikasle eta familiak, pozik lehendabiziko egunean.                                                                                                                                   

 

 

Irudietan, pikomotrizitate-gela eta eskolara bertaratzen diren pertsonen harrerarako espazio berriak.