Abelbidea ezagutzeko irteera egin du Erronkariko landa eskolak - Abelbidea ezagutzeko irteera egin du Erronkariko landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/10/13
Irailaren 20an asteratea, Erronkariko eskolako ikaslegoa (HH-LH-DBH) eta irakaslegoa 15:00etan eskolatik atera eta Koroetako gainan dagoen “Legaroz” (Nabaskoize) zonaldera gerturatu ginen bertatik igarotzen baita abelbidea. Iraila izanik, artaldeek mendiko larreak uzten dituzte elurretik ihesi eta bardeetako bidea hartzen dute Erronkariko abelbideari jarraiki klima epelago baten bila.
Gardeko Otaldarren artaldea gerturatzen zen bitartean, gaua pasatzeko kanping dendak montatu ondoren, guregana gerturatu ziren Aitor Garmendia, Tomas Pasquel eta Ruben Glaria artzaiekin solasaldi ederra egin genuen artzaintza eta abelbidearen inguruan.
Gau freskoa pasa ondoren, Legarozeko triku-harria eta kobazulo baten barnean dagoen “Fuente de la Gota” bisitatzeko astia izan genuen Otaldarren artaldearekin elkartu aurretik.
Bidean pixka bat lagundu eta gero, Borregil inguruan agurtu genituen datorren udaberri amaiera aldera berriz ere gure bailara etortzen diren arte.