Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Zientzia-irteera burutu du Otsagabiako landa eskolak

2022/10/24

Nola sortu dira Pirinioak? Nola higatu dira? Zer klima motak eragin du hori guztia?

 

Bi galdera hauek izan dira irailaren 29an Otsagabiatik Sala Berna eta Larra ingurunera hurbiltzeko abiapuntua.

Ikasle eta irakasleek Jokin del Valle biologoa izan zuten gidari ibilbidean zehar eta Sala Bernan bertako begiraleak azaldu zien bisita.

Pirinioak mendikate Hertzinianoa dela ezagutu zuten, Himalaia bezain altua eta Andeak bezain luzea. Ordobiziko garaiko (300 milioi urteko) harri metamorfikoak diren eskistoek kontatu zieten. Bere kolore gorri-horixkak, klima tropikal batez hitz egiten du. Triasiko garaian sortutako magma guneak ere, larretako ofitak, topatu zituzten.

Ordobiziko garaiko harriak 300 m.u. eskistoak (Mendikate Hertziniarra) Sala Bernan kareharriaren eta karstaren meteorizazioa ikusi zuten, baita Pirinioko mendikateen tolesdurak ere. Lurrazpiko urak kobazulo bat nola eraikitzen den ulertzeko aukera izan zuten eta dimentsio geologikoaren denbora tarteak eta tamainak ulertzeko bidea izan zuten.

Berna aretoa lur azpiko eremu natural bat da, Sainte-Engrâce (Akitania eskualdea, Frantzia) euskal herrian dagoena eta San Martin – Gouffre des Partages Harri Sistemaren parte dena. 1953an aurkitu zuten, eta 2010ean ireki zen jendearentzat.

 

 

Ordobizikoko harriak                                                      Eskistoak

 

Aretoaren barruan, kareharriaren eta karstaren meteorizazioa ikusi ahal izan zuten, Pirinioetako mendikatearen tolesekin batera, eta tokiko gidariaren eskutik entzun zuten nola lurrazpiko urek lurra higatzen duten, geologiaren tamaina eta denbora barne.

 

Harriturik kobazuloaren tamaina ikustita            Ongi babestuak lur azpian sartzeko

 

Irteeraren bigarren zatia San Martin Harri Mendatean egin zuten, Larran. Han ikusi zituzten morrenak, garai bateko 8 kilometroko glaziar-mihiak utzitako lokatz- eta harri-hondakinak, Las menditik zekarren 8 kilometroko antzinako glaziarrak utziak. Ondoren, Aretteko eski-estazioan zehar ibilaldia egin zuten lapiazeak ikusten, 80 milioi urteko kareharrizko arrokako higadura-markak, eta antzinako itsaso tropikal bateko belakien fosilak.

 
  

Morrenak                                                               Lapiazeak

 

Ibaiak ere aztertu zuten, hain zuzen ere, Pirinioetako ipar eta hego isurialdeko ibaien ezaugarriak alderatu zituzten.


  

Datu fisiko-kimiko eta biologikoen bilketa

 

 

Pirinioetako historio geologikoz leporaino bustita iztuli ziren etxera, begietan ingurunearen argazkiak eta zergatiak zituztelarik.

Ezagutza eraikitzeko modu zoragarria izan zen!