Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Erronkariko eta Otsagiko landa eskolak, elkar ezagutzeko ateraldietan

2023/05/24

Pirinioetako Euskara Batzordeak proposatuta, Erronkari eta Otsagabiko eskolek elkarrekin antolatu eta burutu zuten aurtengo kanpaldia maiatzaren 2an eta 3an.

Elkartruke honen helburu nagusiak Pirinioetako ibar ezberdinetako ikasleen arteko ezagutzan sakontzea, euskararen erabilera sustatzea eta aurrepirinioa eta inguru hurbila ezagutzea ziren. Izan ere, herri txikiak dira eta honelako ekintzak harreman gehiago izateko aukera paregabea eskaintzen du.


Horretarako, maiatzaren 2ko goizean Erronkariko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako ikasle (12-16 urte) eta irakasleek autobusa hartu zuten eta Otsagabiko eskolatik pasa ziren, gero Irunberrira joateko. Aailegatutakoan, hamaiketakoa hartu zuten, motxilak kanpin batean utzi eta Irunberriko arroilara abiatu ziren guztiak elkarrekin.


Arroilan, bertako animalien inguruako informazioa eman zieten basozainek, saguzarrak eta zubi historiko bat ikusteko aukera izan zutelarik, besteak beste. 

Arroilatik bueltatzean, ibaiaren ondoan bazkaldu eta neoprenoak jantzirik, ikasleak bi taldetan banatu ziren: talde bat gimkana bat egitera joan eta bestea rafting egitera joan zen. Gero jarduerak trukatu zituzten, noski. Ur ekintza hauen ondoren, motxila hartu eta Irunberriko frontoira abiatu ziren.

Han denbora librea izan zuten. Batzuk gozoki dendara joan ziren, beste batzuek buelta bat eman zuten herritik… Eta gaueko bederatzietan denak frontoira bueltatu eta afaldu egin zuten, Otsagabiko eskolako guraso batek eginiko migak hain zuzen ere.

Afaldu eta gero, batzuk pilotan aritu ziren, eta besteak, berriz, karaokean eta dantzan. Giro ederra sortu zen! 

Gaueko hamabietan denek pijama jarri, lo zakuak prestatu eta lo seko geratu ziren.

BIharamunean, ikasle batzuek gosaria prestatu zuten, eta gosaldu eta gero, Irunberri eta bertako lanbide heziketako zentroko hainbat esparru ikustera joan ziren: mekanika, sukaldaritza eta kirola, hain zuzen ere.

Lanbideko bisita bukatu zutenean, hamaiketakoa jan eta Irunberriko hiritar zentroan euskararen inguruko saio bat zuten.

Bukatzean, ikasleak taldetan banatu, eta mintzodromo batean aritu ziren, euskararen inguruan gazteek egiten duten erabileraren inguruan hausnartuz. Jarduera hori bukatzean, frontoira abiatu ziren eta Irunberriko Jubilatu Euskalzaleen Elkarteak prestatutako paella jan zuten. Jan eta gero, ikasle eta irakasle batzuk pilotan aritu ziren, besteak futboleko baloiarekin, beste batzuk hitz egiten aritu ziren…


Arratsaldean, gauzak bildu eta autobusera abiatu ziren, bakoitza herrira joateko. Giro polita sortu zen bertan ere, ikasle guztien artean harreman berriak sortu zirelarik.

 

 

 

............................

Beren aldetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek ere ikasle gazteenen topaketa antolatu zuten pasa den maiatzaren 4rako, Euskaraz Bizi Bizi Pirinioaren II Topaketak izenpean. 

Eguraldi zoragarria lagun, lehendik ezagutu baina gutxitan elkartzen diren lagunak batu ziren eta oso giro polita sortu zen berehala.

Hasteko, Otsagabiko Natur Interpretazio langileen eskutik,  gynkana bat egin zen herri osoan zehar.

Ondoren, hamaiketakoa hartu zuten itzala baliatuz eta 5.-6. maialako ikasleek aldez aurretik prestatuak zituzten jolasetan asko disfrutatu zuten guztiek. Bandera, Katea, Soka Tira, zaku lasterketa, Azeria eta objektu lasterketa oso jolas dibertigarriak eta parte hartzaileak izan ziren.

Jaia borobiltzeko, egun honetarako bi abesti “Pirinioaren Dardara” ( Pirinioko eskolen artean sortutarko abesti bat da), Guk euskaraz abestu zituzten herriko plazan eta dantzarako denbora ere egon zen eta Zetak taldearen Itzulera abestia dantzatu zuten aurretik prestatutako koreografia polit batekin. Hona bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=HPfqHOsh8CM

 

Eguerdian, bokata jan zuten elkarrekin eta oraindik ere tarte bat izan zuten elkarrekin euskaraz egiteko eta jolasteko.

 

Egun paregabea izan zen! Espero dezagun hurrengo urtean ere elkarrekin egotea...