Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sesmako landa eskola espartzuaren ohitura berreskuratzen

2021/10/01

Espartzuaren zuntza apurtzen

Sesmako "Virgen de las Nieves" ikastetxeak hasiera eman dio Osasunaren Aldeko Eskolen "Erlauntzak eta harremanak ehuntzen" proiektuari, landara atera eta espartzua biltzen. Ekintzaren helburua herriko espartzuarekiko ohitura berreskuratzea da.

Hamaiketakoa hartu zuten futbol-zelaian hasteko eta baratzen inguruetan ibili ziren jarraian. Honela espartzua sortzen den eremura ailegatu ziren eta ezagutzen eta biltzen ikasi zuten.

Herrian bueltan, ederki pasa zuten espartzua kolpatzen bere zuntzak hausteko.

Akitzeko, pozarren itzuli ziren eskolara, motxila ilusio eta esperientziaz beterik.