Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Irteera egin du Arantzako landa eskola ingurune naturala aztertzeko

2023/11/06

Udazkenaren iritsierarekin batera, eskolako haur eta irakasle guztiak, Haur Hezkuntzatik hasita DBH-raino, herri inguruko mendietan barna ibili dira elementuak aztertzen eta gaztainak biltzen.

Handik hiru egunera eta ohitura zaharrari jarraituz, bildutako gaztainak danbolinean erre eta dastatzeko aukera izan zuten eskolako patioan.

Ongi etorri, udazkena!!!