Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ateraldia egin dute Auzperri eta Aurizko eskolek Ibañetako lepora

2022/10/28

Aurreko urriaren 4an, Auritzeko eta Auzperriko eskolak ateraldi bateratua burutu zuten Ibañetara, Orreagako Migrazio Zentrua ezagutzera.

Orreagako udalean kokaturik dago Gurelur elkarteak kudeaturiko zentrua, Ibañetako mendi-lepoan; 1057 m-tako garaieran, pagadiz eta piriniar zelaiez inguratua. Iruña-Frantzia Luzaidetik doan errepidean eta Iruñatik 50 km-tara dago (N-135). 1995. urtean ireki zen, 200m²ko eraikina da eta 50m²ko erakusketa eskaintzen du. Piriniar migrazioaren zati garrantzitsua bideratzen da Ibañeta lepotik, arrazoi hau dela eta pertsona ugarik aukeratu zuten kokapena, miruak eta abar behatzeko.

50m²ko erakusketak panelen bidez migrazio fenomenoa erraz eta argi aztertu ahal izan zuten, baita Nafarroak jokatzen duen papera nazioarteko maila duen gertakizun honetan, hegazti hauek dituzten arazoak eta gure Komunitatean hegazti hauen onurarako egiten diren lanak ulertzekoa ere. Gainera, panel hauek osotzen dituzte bertako eta migratzaile hegaztien hegan eta geldirik berezko neurriko maketek.

 

 

Inguruetan, migrazioa zuzenean ikusteko eta naturaz gozatzeko parada izan zuten haur eta helduek. Eguraldi bikainak lagundu zituen bisitariak goiz osoan, gainera.