Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left San Silbestre lasterketarekin ospatu dute Baztango eskolek hiruhilekoaren bukaera

2025/12/24

 

Baztango Herrietako Eskolak  Elizondoko Eskolarekin batean S. Silbestre lasterketa ospatu dugu, Elizondoko karriketan barna, abenduak 17, Lanbide Eskolako Zuzendaritza  Laguntza graduko ikasleek,  Baztango Herrietako Eskolak eta Elizondoko eskolarendako S. Silbestrea antolatu dute, hiruhileko hondar asteazkena probextuz.

2025-26eko 4. ikasturteko lankidetza da gure arteko ekintza hau, eta 1. urtea Elizondoko eskolarekin batera egiten dugula.

Lanbide Eskolak burutu duen proiektua, gurekin martxan paratu du. Ostalaritza, Zuzendaritza Laguntza, Osasungitza eta Haur Hezkuntza graduetako ikasleek bideratua.

Egitaraua hau izan zen:

  • 9:30ean Elizondoko plazan, agurra.
  • 9:45ean: dorsal banaketa.
  • 10:30ean: Lasterketa hasiera.
  • 11:15: Jolasak.
  • 12:45: Luntx eta diploma banaketa.
  • 13:30: Agurra.

 

130 ikasle inguru elkartu ginen, arras ongi pasa genuen. Goiz polita izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiegu Lanbide Eskolako ikasleei antolatutako goiz zoragarriarengatik.