Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Santa Ageda bezpera ospatu dute Urdiango landa eskolan, herria eginez

2026/02/17

Urdiaingo landa eskolako ikasleek oso modu berezian ospatu dute Santa Ageda eguna. Tradizioari leial, haurrak herriko kaleetan zehar atera ziren ospakizun herrikoi honetako koplak abestuz, Urdiain musikaz eta jai giroz betez.

Ibilbidearen ondoren, topaketak ekitaldi hunkigarri batekin jarraitu zuen, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Bertan, ikasleek herriko bizilagunak gonbidatu zituzten elkarrekin bildu eta abestera. Une xumea baina sinbolismoz betea, non belaunaldi ezberdinek abestiak, tradizioa eta komunitatea partekatu zituzten.

Eguna amaitzeko, torrijak jan zituzten; ikastetxeko familien elkarteak mimoz prestatutako torrijak, egun ahaztezin bati amaiera gozoa emanez.

Ospakizun hau herria egiteko, belaunaldien arteko loturak indartzeko eta tokiko tradizioei jarraipena emateko modu polita izan da. Eskolek landa-inguruneetan betetzen duten funtsezko zereginaren adibide argia da hauxe, ez bakarrik hezkuntza-espazio gisa, baita komunitate- eta kultura-bizitzaren eragile gisa ere.