Sarituak izan dira Uharte Arakilgo ikasleak Zurrumurruen Kontrako V. Ipuin Laburren Lehiaketan - Sarituak izan dira Uharte Arakilgo ikasleak Zurrumurruen Kontrako V. Ipuin Laburren Lehiaketan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/10/25
Uharte Arakilgo San Miguel ikastetxe publikoko LH1 eta LH2.mailako ikasleek Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak antolatutako lehiaketaren bosgarren edizioan, Sakanako denda, ostalaritza eta zerbitzuetan gastatzeko diru txartela eskuratu zuten, saritutako ipuinak biltzen dituen liburuxkaz gain.
Lehiaketa honen bidez elkarbizitzari modu ezkorrean eragiten dieten jatorri anitzeko pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrei aurre egin nahi zaie.
Uharteko ikasle taldeak idatzitako kontakizunak hitz joko eder batekin ematen dio hasiera istorioari “NIRE AHMED-TSA”. Basamortuan bizi den Ahmed-ek Euskal Herriko landaguneko herritxo batera bizitzera etorri eta bertan, bere herrialdeko debeku eta estereotipoetatik urrun, bere ileapaindegia irekitzea du amets. Bere AHMED-TSA lortzeraino Ahmedek bizitako pasarteak kontatzen zaizkigu istorioan zehar, bizitzarako ikaspen garrantzitsu bat tarteko: aniztasunarekiko onarpen eta errespetuak dakarren aberastasun pertsonal nola taldekoa, alegia.
Kontakizun eta ikaspen ederrak benetan!
ZORIONAK TALDEARI!