Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Palestinarekiko elkartasunaren Astea ospatu dute Arbizuko herri eskolan

2024/03/01

Palestina pairatzen ari den egoera dela eta, Arbizuko herriak Marda herri palestinarrarekin sinatutako senidetzari jarraipena eman nahi izan diote herriko eskolan.

 

Horretarako hainbat izan dira aurrera eraman dituzten ekintzak; eskolan sortutako “Etxeko giltza” ipuinaren kontaketa saioa, ikasle eta familiarteko solasaldi dialogikoa edota estreinatu duten museoaren prestaketa lanak, besteak beste.

 

Horrez gain, bi hitzaldi antolatu zituzten ere; batetik, Bingen Amadoz kazetariak eta Txuri Ollo irakasle eta antropologoak familiei eskainitakoa eta bestetik, Mardan egondako Jon Lizarraga arbizuarrak ikasleekin izandako solasaldia. Zein baino zein gustorago egon ziren Jonek Mardatik ekarritako kontuak adi-adi entzuten.

 

Elkartasun asteari amaiera emateko, sinbolizazioz beteriko ekintza eraman zuten aurrera. Ikasle bakoitzak, papiroflexiaz baliatuz, palestinarrekiko elkartasun edo desio mezua idatzi zuen lehenik. Hasierako asmoa komunitate osoa elkartu eta San Joango baselizan Arbizu eta Marda herrien arteko senidetzearen lekuko landatutako Olibondora joan eta bertan ikasle bakoitzak bere mezua zintzilikatzea zen. Baina goiz osoan zehar botatako eurien ondorioz, ekintza eskolako sarreran kokatu duten zuhaiskan egitea erabaki zuten.