Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Kantonimo proiektuaren inguruko prestakuntza Iturmendiko eskolan

2021/11/22

Aurtengo urrian, Sakanako eta Lizarraldeako Herri Eskoletako 15 bat irakaslek, Uxueko eskolako irakasle izanez erretiratu berria den Esther Leza Ongay izan dute bisitan.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Landa Eremuko Eskolen Atalak antolatu zuen bigarren saioa izan zen hau, Mélidako eskolan egindakoaren ondoren, eta narrazioaren gaia Uxueko eskolan landutako Kantonimo izeneko proiektua azaltzea zen.

Uxueko plazako obra batzuetan agertutako aztarnak direla eta, ikasleekin landutakoa azaldu zuen Lezak, aukera bezala, adin anitzetako ikasleekin lan egiteko metodologiaren gaia lantzeko. Arkeologoei ikasleek egindako elkarrizketak, gorpuari buruzko hiztegia, gorpua datatu zen garaia ezagutzeko aitzakia, ikasleen galderak arretaz entzun eta galdera horiei segika hainbat ate jo zituzten unibertsitatean nola hainbat disziplinetan.

Egindako lana Uxueko eskolako web orrian jasotzen da: https://cpujue.educacion.navarra.es/blog/2017/02/la-historia-de-cantonimo/

Esperientzia aberasgarria izan da prestakuntza jardueran parte hartu zuten irakasleentzat Estherren bisita, lanerako duen jarrera, kuriositateari jaten emateko lantzen dituen bideak, e.a., benetan eredugarriak eta emankorrak dira. Eskerrik asko, Esther!