Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Elikadura tailerra Erronkariko landa eskolan

2022/02/18

Erronkariko eskolako 2 ereduetako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek, elikadura osasuntsu, iraunkor eta orekatuaren inguruko tailerra burutu dute Dindaia fundazioko begiralea den Amaiarekin.

 

Lehen egunean, erruleta bat egin zuten hainbat produkturen behin-behinekotasuna ezagutzeko.

 

Hurrengo egunean, joko baten ondoren, inguru hurbileko eta urrutiko produktuak alderatzen ikasi zuten.

 

Hirugarren egunean “Harvard platera”ren osagaien proportzioak eta ongailuak ikasi zituzten.

 

 

Azken egunean, elikadura osasuntsuagoa, iraunkorragoa eta orekatuagoa izateko konpromisoa hartu zuten ikasleek.

 

Oso esperientzia interesgarria da eta motibazio handia erakutsi dute ikasleek.