Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxeko xaboia egiteko lantegia Santakarako emakumeekin

2024/02/19

 

Joan den otsailaren 1ean, Santakarako biztanleak diren Loli, Rosario, Belén, Cati, María Jesús eta Asun herriko eskolan izan ziren etxean erabilitako olioarekin xaboia egiteko tailerra ematen. Aurten Somos agua/ Ura gara proiektua graatzen ari da ikastetxea eta hau horretako ekintzetako bat izan da.

 

Hasteko, etxeetako olio erabilia jasotzeko eskatu zitzaien ikasleen familiei eta herritar guztiei orokorrean.

Tailerraren egunean zer eta nola erabili azaldu zuten eskolara etorritako emakumeek, eta prozesu osoa erakutsi zuten. Gero, ikasleei prozesua burutzen lagundu zieten eta osagaiak kontu handiz nahastu ondoren bakean utzi zuten asteburu oso batez forma eta gogortasuna har zezan. Ondoren, xaboi-blokeak moldetik atera eta zatika moztu zituzten, saltzeko prest utziz.

 

Ikasteko egoera gauza asko ikasteko baliatu zen, besteak beste, instrukzio testuen idazketa. Hona errezeta:

 

 

 

Laster, Santakaran ostiralero egiten den azokara joan beharko dute ikasleek xaboiak saltzera. Ahalik eta gehien saltzen ahaleginduko dira, irabazitako dirua El Salvador Elkartasuna Gobernuz Kanpoko Erakundeari emanen baitiote, ur horniduraren inguruko proiektuak egiteko.

 

interesgarria izan da ikasteko egoera honetan ikasitakoa, hainbat gaitan sakontzeko aukera eman duelako: elkartasuna, naturaren zaintza, materialen manipulazioa, nahasketa eta prozesu kimikoak... Eta ederki ikasi dute lezioa: OLIO ZIKINA EZ DA HUSTUBIDETIK BOTA BEHAR, GURE IBAIAK KUTSATZEN DITUELAKO.

 

Nuestra Señora de la Asunción HLHIPko irakasleek nabarmendu dute familien parte hartzea eta biziki eskertu diete Rosario, Asun, Belen, Cati, María Jesús eta Loliri beren denbora eta ezagutzak partekatu izana.

 

Bideoa ikusi