Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Konfigurazio-jokoen" tailerra Antzingo Lokiz ikastetxean

2022/01/25

Aurreko ostegunean konfigurazio jokoen tailerraz gozatu zuten Antzingo Lokiz eskolako ikasle eta irakasleek Eli Alberdiren eskutik.

Hezkuntza sortzailean oinarrituz, espazioak, pertsonaiak edota egoerak sortzen dituzte haurrek kartoia, ohialak, sokak eta pintzak erabilizta. Lana errazteko funtzioa bete zuen Elik, haurren segurtasun fisikoa eta emozionala zihurtatzeaz gain, irudimenetik errealitatera igarotzen  laguntzeko.

Modu polita eta interesagarria txikiek ikuspegi espaziala, manipulatzeko gaitasuna, irudimena eta gatazkak konpontzeko gaitasuna sustatzeko, besteak beste.