Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Taller de yoga en la escuela rural de Ancín

2023/02/22

Otsailaren 2an, Antzingo Lokiz ikastetxeko ikasleek eta irakasleek yoga saio berezia egin zuten Aintzanerekin, yoga monitore eta ikastetxeko bi ikasleren amarekin.

Saioa hasi aurretik, udaletxeko aretoa prestatu zuen Aintzanek, leku zabal eta oso atsegina bihurtuz.

Eta eguna heldu zen. Yoga zer den eta zertarako balio duen azaldu zien, hasteko.

Ondoren, arnasketaz jabetzen irakatsi zien, eta "asanak" ezsagutu eta praktikatu zituzten.

Bukatzeko, erlaxazio-saio bat egin zuten.

Hezitzailea eta gozagarria suertatu zen tailerra!