Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Danborrada Oibarren

2023/02/10

Joan den urtarrilaren 20an, eskolako danborrada antolatu zuen San Sebastian eguna ospatzeko Oibarko landa-eskolak.

Euskara eta Musika arloetako irakasleen eskutik, Donostiako danborrada tradizionaleko abestiaren hitza eta musika landu zituzten neska-mutilek egun batzuk lehenago, baita beren musika-tresnak, danborrak, egin ere.

Eguna iritsitakoan, sukaldariz jantzi ziren ikasle eta irakasleak eta herriko kaleetan zehar ibili ziren kalejiran, familiek lagunduta, Udaletxeko plazaraino. Han, donostiako danborradaren abesti tradizionala interpretatu zuten, bertaratutako guztiek goza zezaten.

Azkenik, eskolako patioan, bildutako guztiek ospakizunean parte hartzea lortu zuten.