Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Otsagabiako ikasleak, naturaren babes-figuren atzetik: GEOPARKEAK

2023/10/27

Bi urtetik behin egiten dugun bezala, Pirinioko mendikatearen sorrera eta higadura nola gertatu diren aztertzeko, Otsagabiko DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak Ordesara irteera egin zuten (Zientzia Departamentutik bideratuta), irailaren 25 eta 26an.

Irteera bi egunekoa izan zen, lehenengo egunean, zazpi orduko ibilbidean, DBH 4ko ikasleak Pirinioko medikateen tolesdura eta plaken tektonikak aztertu zituzten eta DBH 3ko ikasleak, berriz, glaziarren higadurak eta meteorizazio mota desberdinak. Gorizeko aterpean gaua igaro ondoren, bigarren egunean ibilbidea motzagoa izan zen, bost ordutakoa, eta bertan fosil mota desberdinak eta Arazas ibaiak egiten duen higidura aztertu zen. Geologiaz aparte, beste atal batzuk ikusi genituen: sarrioak, ugatzak eta marmotak.

Aurten horretaz gain, Ordesa, Sobrabeko Geoparkearen parte denez (UNESCOren babes-figura bat), geologian dauden babes-figurak ere landu ditugu. Irteera ingurune honen ondare natural eta kulturalak aztertzeko erabili genuen. Gure landa eremuan 2025. urtean, Iratiko Oihana Biosfera Erreserba (UNESCOren beste babes-figura bat) izendatzeko hautagai bihurtu dutelako.

Urtero bezala ikasleak begiradan argazki ugari gorde zituzten, eta klaseko dinamikan, argazki guzti horiek irakaskuntza esanguratsua garatzeko aukera eskaintzen dute.

Eta urriaren 10ean bideo-deia eduki genuen Anchel Belmonterekin (Sobrarbeko Geoparkearen zuzendari zientifikoarekin). Hari galdera ugari egin zizkioten DBH 3 eta DBH 4ko ikasleak, berak geoparkearen inguruan egindako aurkezpen motz baten ondoren.